'Fracking'-aren aurkako oihua mundu osora eraman dute
Kuartangoko Fracking Ez plataformak (Araba) haustura hidraulikoaren aurkako oihua munduan zabaltzeko ahalegina egin du, eta urte bat baino gutxiagokoan lortutako emaitzaren berri eman du bere webgunean. Tarte horretan, munduko hamaika txokotara heldu dira, eta leku guztietan elastiko horia jantzi: AEB, Taiwan, Norvegia, Mexiko, Hungaria, Espainia, Maroko, Ruanda, Portugal, Frantzia, Alemania, Suitza, Kuba, Australia, Korsika... Pirinioetan eta Himalaiako mendien magalean ere erakutsi dute fracking-aren aurkako elastiko horia, eta bidean aurkitu dituzten zenbait pertsona ezagunek ere babesa eskaini diete, Gaizka Toquero Athleticeko jokalariak eta Amets Txurruka txirrindulariak, kasurako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu