Euskal Herria

Francesco Cossiga hil da

82 urterekin zendu da Italiako presidente ohia. Euskal Herriarekin lotura estua izan du, konponbiderako prozesuak sustatzen eta babesten.

2010eko abuztuaren 17a
14:19
Entzun
Francesco Cossiga Italiako presidente ohi eta bizi arteko senataria gaur goizean hil da Erromako Agostino Gemelli ospitalean, abuztuaren 9tik han ingresatuta egon ondoren. Arnasa hartzeko zailtasunak zituela ingresatu zuten erietxean, eta egunetik egunera okertzen joan da haren egoera gaur goizean hil den arte.

Cossigak lotura estua izan du azken urteetan Euskal Herriarekin, behin baino gehiagotan engaiatu baita gatazka konponbidean jartzeko prozesuak sustatu eta babesten. Esate baterako, Loiolako elkarrizketen garaian prozesuaren aldeko adierazpena sinatu zuen 2006ko azaroaren 9an, nazioarteko beste hainbat politikari eta agintari esanguratsurekin batera. Mario Soares Portugalgo lehen ministro eta lehendakari ohia, Gerry Adams Sinn Feineko presidentea, Cuauhtemoc Cardenas Mexikoko PDR alderdiko sortzaile eta Internazional Sozialistako lehendakariordea, Kgalema Motlanthe Hegoafrikako ANC alderdiko idazkari nagusia eta Alfredo Perez Esquivel Bakearen nobel saridun argentinarra ziren beste sinatzaileak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.