Memoria historikoa

Frankismoaren aurkako kereilak ez trabatzeko eskatu dio Salviolik Espainiako Gobernuari

Pauso "positiboa" iruditzen zaio Francoren gorpua Erorien Haranetik ateratzea, baina uste du biktimen "sakoneko erreparazioa" lortzeko neurri gehiago behar direla.

Salvioli, Diputatuen Kongresuko ateetan. JUAN CARLOS HIDALGO / EFE
Ibai Maruri Bilbao.
2018ko irailaren 18a
16:34
Entzun

Espainiako Diputatuen Kongresuan egon da goizean Fabian Salvioli, NBE Nazio Batuen Erakundeko Egia, Justizia eta Erreparaziorako kontalaria. EAJ, EH Bildu, Unidos Podemos, ERC eta Compromiseko diputatuekin jardunaldi batean hartu du parte. Espainiako Gobernuak Francisco Franco diktadorearen gorpua Erorien Haranetik ateratzea "pauso positiboa" dela iruditzen zaio. Karguan bere aurretik egondako Pablo De Greiffek 2014an esandakoak bere egin ditu Salviolik. De Greiffek esan zuen Erorien Harana biktimen "desohorea" eragiten duen monumentua dela, eta hori aldatzeko "beste esanahai bat" eman behar zaiola. 

Hala ere, Salviolik ohartarazi du biktimen "sakoneko erreparazioa" lortzeko neurri gehiago behar direla. Besteak beste, frankismoaren aurkako kereilak ez oztopatzeko eta diktadura garaian giza eskubideen urratu zituztenak estraditatzeko eta epaitzeko eskatu dio Pedro Sanchezen gobernuari. "Ez Espainiako legedian ez nazioartekoan, ez dago eskubide urraketen arduradunak epaitzeko eta zigortzeko trabarik". 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.