Frankismoaren biktimak oroitu dituzte Donostian

Tropa frankistak hirira sartu zirenetik 88 urte bete dira, eta Dual monolitoan egin dute lore eskaintza. EH Bilduk eskatu du Polloeko hilerrian dagoen gurutze frankista eraisteko.

Omenaldia Frankismoaren biktimei, Donostian. DONOSTIAKO UDALA
Omenaldia Frankismoaren biktimei, Donostian. DONOSTIAKO UDALA
2024ko irailaren 13a
14:45
Entzun

Duela 88 urte sartu ziren frankistak Donostian. Urtemuga horren harira, lore eskaintza batekin omendu dituzte Frankismoaren biktimak Donostian, Dual monolitoan. 

Ekitaldian Donostiako Udaleko udalbatza osoak parte hartu du, Eneko Goia alkatea buru zela, Ion Gambra Gipuzkoako Foru Aldundiko Giza Eskubideen zuzendari nagusiarekin batera. Luisa eta Cuco Perez entzun ahal izan dira, erbesteratuen ondorengoak eta Allez, Allez...! Frantziako kontzentrazio esparruetako errefuxiatuen kantutegiaren egileak.

Egun horren harira, Donostiako EH Bilduk bi eskaera egin ditu, lore eskaintzan parte hartzearekin batera: bata, Polloeko hilerrian dagoen gurutze frankista eraisteko; bestea, errepresioaren biktimak izan zirenak bilatzen segitzeko baliabideak jartzeko. Hain zuzen, Polloen dagoen mausoleoa eraisteko eskatu dute, eta han daudenen nortasuna ezagutzeko baliabideak jartzeko.

Hobiratuen identifikazioa

EH Bilduk ohar bidez azaldu duenez, 2022an EH Bilduren eskariz udalak Aranzadi zientzia elkarteari agindu zion mausoleoari buruzko ikerketari esker, zientzialariek egiaztatu zuten gutxienez 17 miliziano antifaxista daudela mausoleo horretan lurperatuta. «Zenbat gehiago diren jakiteko ahalegina egitea eskatzen dugu». Aranzadiren ikerketak ondorioztatu zuen mausoleoan 121 pertsona bazirela hobiratuta. Baieztatu zuten horietako «gutxienez» hamazazpi gudari eta miliziano antifaxistak zirela. Batez ere, PCE, CNT eta UGTko militanteak, Donostia tropa faxistetatik defendatzera etorritakoak. Ikertzen jarraituko zuela adierazi zuen «beste 14 ote dauden jakiteko». 2022ko irailaren 13an, baina, Udal Gobernuak eta Gogora institutuak amaitutzat eman zuten ikerketa, eta baztertu egin zuten monumentu frankista eraistea. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.