Frantziak Aitziber Plazaola gazte independentista ere Espainiaratu egin du gaur, horko Auzitegi Nazionalak eskatuta. Tolosako espetxetik eraman dute Espainiara, Fernando Grande Marlaska epailearen aurretik pasatzeko. Otsailean atzeman zuten, Donibane Garazin.
Irati Tobar, Endika Perez, Jazint Ramirez, Xalbador Ramirez, Aiala Zaldibar, Bergoi Madernaz, Beñat Lizeagak eta zortziek astebeteko itxialdia egin zuten otsailaren erdian Izpuran (Nafarroa Beherea), euroaginduaren aurka. Espainiaratzeko arriskua zela-eta babesa eskatu zieten eragileei eta herritarrei. Tobarrek eta Xabi Irigoien eta Iker Elissalde Beskoitze eta Hendaiako hautetsiek gose greba egin zuten Hendaian duela hilabete pasa.
Izpurako itxialdiaren ondotik zortzi gazte independentistak atxilotu egin zituen Frantziako Poliziak. Azkena Tobar, martxoaren 30ean.
Gazteek iaz egin zuten ihes Ipar Euskal Herrira, Espainiako poliziek Segi gazte erakundearen aurka egindako operazio baten ondoren.