politika

Frantziak Espainiaratu egin ditu Xabier Atristain eta Josu Ginea

2010eko apirilaren 7a
18:19
Entzun 00:00:0000:00:00
Xabier Atristain (Donostia, 39 urte) eta Josu Ginea (Barakaldo, 32 urte) Espainiako Auzitegi Nazionalaren esku utzi ditu gaur Frantziako Justiziak. Atristainek martxoaren 6an bere burua entregatu zuen Miarritzen, Frantziako Poliziaren aurrean. ETAko kidetzat jotzen dute polizia iturriek, eta uste dute egun batzuk lehenago Guardia Zibilak Asteasu eta Villabona artean Ibai Beobide ustezko etakidea atxilotu ondoren etxetik ihes egin zuela.

Ginea 2002ko abenduan atzeman zuten Frantzian, ustezko sei etakiderekin batera. Kale erasoak egin izanagatik eskatu zuen, baina, Auzitegi Nazionalak hura Espainiaratzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.