Otegi

Frantziak indargabetu egin du Otegiren aurkako kanporatze agindua

1984tik zegoen indarrean ezker abertzaleko buruzagiaren kontrako agindua.

Arnldo Otegi, joan den igandean, Elgoibarren. ANDONI CANELLADA / ARGAZKI PRESS
2016ko ekainaren 29a
11:15
Entzun 00:00:0000:00:00

Frantziak 32 urtez izan du indarrean Arnaldo Otegi kanporatzeko agindua, ondorioz tarte horretan ezker abertzaleko buruzagiak ezin izan du, legez behintzat, haren lurretan sartu. Gaur, ordea, Frantziako fiskaltzak jakinarazi du indargabeturik geratu dela kanporatze agindua.

ETAko kide izateaz akusatuta 1983ko otsailean atxilotu zuten Otegi, beste zortzi lagunekin batera. Handik urtebete ingurura sartu zen indarrean haren aurkako kanporatze agindua. Dena den, 1987an bigarrenez atzeman zuen Frantziako Poliziak, eta Espainiaren esku utzi zuen Hendaian.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.