politika

Frantziak Irati Tobar gazte independentista Espainiaratu du

Beste zazpi gazterekin batera otsailean astebeteko itxialdia egin zuen Izpuran euroaginduaren kontra. Oier Gonzalez ustezko etakidea ere Espainiaratu dute.

2011ko apirilaren 28a
19:49
Entzun

Paueko Auzitegiak (Frantzia) Irati Tobar gazte independentista (Santurtzi, 1986) Espainiaratu egin du gaur, horko Auzitegi Nazionalaren euroagindu eskaera dela-eta. Martxoaren 30ean atxilotu zuen, Donibane Lohizunen.

Tobarrek berak eta Benat Lizeaga, Irati Tobar, Endika Perez, Jazint Ramirez, Aitziber Plazaola, Xalbador Ramirez, Aiala Zaldibar eta Bergoi Madernazek astebeteko itxialdia egin zuten otsailaren erdian Izpuran, euroagindua salatzeko. Espainiaratzeko arriskuaren aurrean babesa eskatu zieten eragileei eta herritarrei. Gazte denek babes handia jaso zuten, baina guztiak atzeman egin zituen Poliziak.

Gazteek iaz egin zuten ihes Ipar Euskal Herrira, Espainiako poliziek Segi gazte erakundearen aurka egindako operazio baten ondoren.

Pauek gaur Oier Gonzalez ustezko etakidea (Mundaka, 1979) ere Espainiaratu du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.