Maiatzaren 7an hizkuntza gutxituen egoeraz eztabaidatuko dute Frantziako Asanbladan, Euskal Konfederazioak gaur jakinarazi duenez. Horretaz propio lehen aldiz ariko dira parlamentariak, eta Frantziako Gobernuak berak jarri du gaia mahai gainean, bere ekimenez ariko dira.
Batzuetan zeharka hitz egin izan dute Asanbladan Frantziako Estatuan dauden hizkuntza gutxituen egoeraz -besteak beste, euskarari buruz-, baina behin ere ez propio horretara jarrita.
Euskara