Emakumeen aurkako indarkeria

Frantziako diputatu batek ustez bikotekidea hil du, eta bere buruaz beste egin du

UMP-ko diputatu Jean-Marie Demangek buruan tiroa zuela aurkitu dute hilik, bere bikotekidea hil duen arma berberak botatakoa.

2008ko azaroaren 17a
21:43
Entzun
Jean-Marie Demange UMPko diputatuak ustez bere bikotekidea hil du, eta ondoren bere buruaz beste egin du Thionvillen (Alsazia, Frantzia). Frantziako komunikabideek diotenez, bikotekideari tiro egin dio buruan, eta ondoren bere buruaz beste egin du, arma berarekin.

Iturri berberek adierazi duten arabera, Demangeren ingurukoek "burutik jota" ikusten zuten diputatu kontserbadorea. Izan ere, 1995etik 2007 urtera arte Demange Thionvilleko alkatea izan zen. Iazko udal-hauteskundeetan Bertrand Mertz sozialistaren mesedetan galdu zuen alkatetza. Postuarekin batera "burua galdu" zuela zioten lagunek. 1943an jaio Okzitaniako Tolosan eta 1986tik -RPRekin aurkeztu zen urte haran- zen diputatu Demange.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.