Frantziako hedabideetan oihartzun handia izan du

2012ko azaroaren 3a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
France Inter irrati publikoko lehen berria zuten Aurore Martinen atxiloketarena atzo eguerdian. Oro har, komunikabide guztiek zuten beren berri sailetako gai. Aipagarria da, ez baita horrelakorik gertatzen usu. Arruntagoa da Euskal Herria erabat bazterturik atxikitzea beren orrialde edo ondeetan. Martinekin, ordea, euroagindua onartu zutenetik oihartzun zabala izan zuen kasuak. Oihartzun horren haritik, JDD aldizkariak Frantziako magistratuen sindikatuko presidente Matthieu Bonduelleri eman zion hitza, eta horrek Martin kasua «Europako Justiziaren porrotaren sintoma» dela deritzo, «Frantziako legeak zigortzen ez dituen gertakari batzuengatik frantses herritar bat atxilotu dutela».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.