Frantziako Konstituzioan hizkuntza gutxituen aipua sartu nahi du Hollandek

Erredakzioa
Baiona
2011ko irailaren 14a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
François Hollande Frantziako presidentetzarako PSko hautagaiak adierazi du ikertuko duela nola sartu Frantziako Konstituzioan hizkuntza gutxituen aipua. Gogorarazi du urrats hori ezinbertzekoa dela Europako hizkuntza gutxituen ituna berresteko. Frantziak 1999an izenpetu zuen gutun hori, baina Konstituzio Kontseiluak ituna berrestea saihestu zuen, Frantziako legeak urratzen zituela argudiatuz.

Xede horren inguruko xehetasun gutxi eman du Hollandek. Izan ere, konstituzioko 75. artikuluan aitortzen zaie hizkuntza gutxituei «Frantziako ondare» balioa. Aipu horrek, konstituzioan egonagatik, ez du indargabetzen bigarren artikulua, eta hark argiki dio frantsesa dela Frantziako hizkuntza bakarra. Horrez gain, Nicolas Sarkozyk berak hizkuntza gutxituen aldeko legea eginen zuela agindu zuen duela lau urte. 1982an ere, François Miterrandek euskal departamendua eta hizkuntza gutxituen ofizialtasuna agindu zituen 1982ko kanpainan. Geroztik, hauteskunde garaietako promesak ez dira gauzatu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.