Atxiloketak

Frantziako Poliziak sei lagun atxilotu ditu Nafarroa Beherean

Parisko epaileek eman dute agindua, eta "gaizkile taldeko kide" izatea eta "mugimendu abertzalearentzat " dirua zuritzea leporatzen diete atxilotuei. Halaber, turismo guneen kontra egindako atentatuekin lotu dituzte. Atxilotuetako bat Ibarrolako auzapez ohia da eta 77 urte ditu -beste batek 79-.

2008ko irailaren 22a
19:06
Entzun
Oraindik xehetasunak asko ez badira ere, Frantziako Poliziak sei lagun atxilotu ditu gaur Nafarroa Beherean, Parisko epaitegien aginduz "gaizkile taldeko kide" izatea egotzita. Espainiako Europa Press agentziak polizia iturrietan oinarrituz zabaldu duenez, azken hilabetetean Ipar Euskal Herrian turismo guneen eta etxe salerosketa agentzien aurka izan diren erasoekin lotu dituzte. Efe agentziaren arabera, berriz, "mugimendu abertzalearentzat" dirua zuritzea leporatzen diete, zehazki, Garaziko Kalako ostatuaren bitartez.

Ibarrolan atxilotu dituzte bi lagun, eta horietako bat 77 urteko Arño Harispuru auzapez ohia da. Adin handia duela-eta haren osasun egoeraren inguruko kezka agertu dute senide eta hurbilekoek.

Amnistiaren Aldeko Mugimenduak (AAM) jakinarazi du, Harispuruz gain, Jean Marie Irigoien (Ibarrolan atzeman dute), Gerard Ihidoei (Uharte-Garazin; hango hautetsia da) eta Alfred Uhart (Bunuzen; 79 urte ditu) direla beste hiru atxilotu. Xantal Zanponi ezterenzubiarra da atxilotuetako beste bat zenbait iturriren arabera.

Pauera (Frantzia) eraman dituzte sei atxilotuak. Kalez jantzitako poliziak joan dira haien etxeetara eta miaketarik egin gabe atzeman dituzte.

15:00etan bilkura egingo dute Izuran egoera aztertzeko. Zazpietarako, berriz, AAMk elkarretaratzea antolatu du Larzabalgo biribilgunean. Garazin ere mobilizazioa egingo dute, 19:00etan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.