"Talde terroristako kide" izateagatik hamar urteko espetxe zigorra bete zuen Fermin Sanchez Aguruzak Frantziako kartzeletan. Behin zigorra beteta, Espainiaren esku utzi zuten, eta berriro espetxeratzea erabaki zuen Espainiako Auzitegi Nazionalak.
Defentsak ordea, Sanchez Aguruzaren aurkako auzia bertan behera geratzeko eskatu zuen astelehenean, Espainian leporatzen diotena eta Frantzian egotzi ziotena "delitu bera" direla argudiatuta; zehazki, ETAko kide izatea. Ildo horretatik, delitu horri dagokion zigorra ordaindu duela arrazoitu zuen defentsak.
Auzitegi Nazionaleko Penaleko Bigarren Sekzioko epaileak gaur bildu dira defentsak aurkeztutako eskaerari erantzun bat emateko, eta Sanchez Aguruza aske uztea ebatzi dute.
Presoak