Biktimak

Froilan Elespe gogoratu dute, ETAk duela 17 hildakoa

Juan Priede Orioko ziinegotzi izandakoa gogoratuko dute igandean; hura ere hil zuen ETAk, duela 16 urte.

Senideak eta PSE-EEko kideak, Lasarte-Oriako hilerrian. PSE-EE
2018ko martxoaren 24a
20:48
Entzun 00:00:0000:00:00

Froilan Elespe zinegotzi sozialista gogoratu dute larunbat honetan Lasarte-Oriako hilerrian (Gipuzkoa). Igandean, berriz, Orioko zinegotzi (Gipuzkoa) izandako Juan Priederi egingo diote omenaldia, atentatuaren 16. urtemugan.

Ekitaldian parte hartu dute Eneko Andueza Gipuzkoako PSE-EEren idazkari nagusiak, Jesus Zaballos Lasarte-Oriako alkateak eta Rafaela Romero legebiltzarkideak, besteak beste.

“Oroimena izan behar da eraikitzen ari garen elkarbizitzaren oinarria”, azpimarratu du Anduezak.

Elesperen senideak ere han izan dira, eta ETAren indarkeriaren beste biktima batzuk: Isaias Carrasco zinegotzi sozialistaren alaba Sandra Carrasco eta Gorka Landaburu kazetaria.

“Bere ideiengatik borroka egin zuen Elespek, horrek okerrenera era eraman bazuen ere", adierazi du Anduezak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.