Kantonamenduetako bozak. Emaitzak

Fronte Nazionalak izanen du protagonismo nagusia 402 kantonamendutan

Hirugarren indar gisa azaldu da, PS sozialistaren eta UMP eskuinekoaren atzean, eta hautsak nabarmen harrotu ditu

Erredakzioa
2011ko martxoaren 22a
00:00
Entzun
Fronte Nazionala eskuin muturreko alderdiak nabarmen harrotu ditu hautsak beste behin Frantziako politika lehiaketan. Joan den igandeko kantonamenduetako bozetako lehen txandaren emaitzek hirugarren indar politiko gisa sailkatu dute, eta protagonismo nagusia lortu du, 402 hautesbarrutitan lehiatzeko aukerarik baitu. Kantonamendu horietarik 202tan hautagai sozialista bat izanen du aurrez aurre; FNk UMPko norbait izanen du arerio 89 kantonamendutan, komunista bat 37tan, eta eskuin ala ezkerreko besterik beste 37tan. Jean-Marie Le Pen sortzailearen alaba Marine Le Pen du buru FNk.

Lehen itzulian bozen %15,18 lortuta, eskuin muturrak oso hurbiletik segitzen dio Nicolas Sarkozy Frantziako presidentearen UMP alderdiari (%17,07), hark porrot larria jasan baitu. PS da garaile irten, botoen %25,04 lortuta. FNk oraingoz hautetsi bakar bat ere ez du Frantziako 4.039 kantonamenduetan, eta ezkerreko indarrek «fronte errepublikano» bat osatzea eskatu dute horrelakorik ez dadin gerta datorren igandean. UMPko eledun Jean-François Copek eta Sarkozyk berak kalapita bizia piztu dute aukera hori errefusatuz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.