Furgoneta batek etxe bat jo du Berriogoitin, eta zortzi bidaiariak zauritu dira

Ibilgailuaren barruan zihoazen bidaiari guztiek traumatismoak zituzten, eta ospitalera eraman dituzte.

Larrialdietako langileak istripua izan duen furgoneta ikuskatzen. JESUS DIGES / EFE
Larrialdietako langileak istripua izan duen furgoneta ikuskatzen. JESUS DIGES / EFE
kristina martin
2025eko abenduaren 1a
17:03
Entzun 00:00:00 00:00:00

Furgoneta batek etxebizitza bat jo du Berriogoitin (Nafarroa), eta ibilgailuaren barruan zihoazen zortzi lagunak zauritu dira, SOS Nafarroak jakinarazi duenez.

Gaur 14:18an izan da ezbeharra, NA-4100 errepidearen 1,6 kilometroan, Berriogoitin. Furgoneta batek kontrola galdu du herriaren sarrerako biribilgune batean, eta, kolpearen ondorioz, ibilgailuaren barruan zihoazen zortzi lagunak —gidaria eta beste zazpi lagun— zauritu dira. Bularrean traumatismoak zituzten guztiek, eta Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman dituzte.

Nafarroako suhiltzaileak, osasun langileak, sei anbulantzia, Berriogoitiko udaltzainak eta Nafarroako foruzainak joan dira ezbeharraren lekura. Erreskatea egin duten bitartean trabak sortu dira NA-4100 errepidean. Foruzaingoa ikertzen ari da zerk eragin duen ezbeharra.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.