Bilboko udalak eman du harrapaketaren berri. Hiru umeak amarekin batera zeuden, kale horretako zebra-bide bat igarotzen. Ama ere eraman dute Basurtoko erietxerra nerbio-krisi batek jota. Dirudienez, ama errepidearen beste aldean zegoen seme-alaben zain eta gertatutakoa ikusi du.
Ibilgailuko gidariak Poliziaren aurrean deklaratu du dagoeneko. Alkoholemia froga egin diote 27 urteko gidari gazteari eta negatibo eman ostean aske geratu da.
Istripua