Frantziako Poliziak jakinarazi duenez, lehengo astean gai kimikoen enpresa bateko lapurretan lantokian bertan ostutako bigarren ibilgailua topatu zuten Pinols herrian larunbatean, 150 kilometrora. Armatutako lau lagunek La Grand Croixeko (Loire departamendua, Frantzia) Labema kimika lantegiko gerentea atxiki eta bi mila litro nitrometano ebatsi zituzten asteazkenean. Gai horrek lehergailuak egiteko balio duela nabarmendu dute. Ebasketa ETAk egin duela susmatzen du Poliziak.
Volkswagen markako autoa da larunbatean topatu zutena. Aurkitu duten bigarrena da, beste ibilgailua ostiralean topatu zutelako -furgoneta-, erreta. Larunbatekoa, aldiz, erretzeke zegoen, eta Polizia aztertzen ari da. Ez zegoen ezer autoaren barruan.
Asteazkenean nitrometanoz betetako 200 kiloko lau upel eramaten ahalegindu ziren lehendabizi Poliziaren arabera baina, pisuagatik ezin zutela ikusita, produktu bereko bost litroko 400 bidoi ebatsi zituzten; guztira bi mila litro nitrometano.
Gai kimikoen enpresa bateko lapurretan ostutako bigarren ibilgailua topatu dute Frantzian
Larunbatean aurkitu zuten autoa, Pinols herrian, La Grand Croixetik 150 kilometrora. Bestea ez bezala, erre gabe zegoen. Ez zegoen ezer barruan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu