euskal herria

Gaindegiak dio Euskal Herrian 300.000 lagun daudela pobrezian edo pobrezian erortzeko arriskuan

Azken hilabeteetan kopuru hori handitzen doala ohartarazi du Euskal Herriko ekonomia eta gizarte garapenerako behatokiak. Euskal Herriak Europako Batasuneko tasa txikienetakoa duela nabarmendu du.

2012ko apirilaren 11
10:16
Entzun

Gaindegia Euskal Herriko ekonomia eta gizarte garapenerako behatokiak gaur jakinarazi du Euskal Herriko hamar biztanletik bat, 300.000 lagun inguru, pobrezian edo pobrezian erortzeko arriskuan dagoela. Datuok Eurostat neurgailuaren araberakoak dira, 2010ekoak. Gaindegiak ohartarazi du 2011-2012 biurtekoan kopuru hori handitzen ari dela.

"Horrek azken hamarkada hauetan ezagutu ez dugun egoerara darama euskal gizartea, non bazterketa arriskua eta desberdintasun sozialak handitzen ari diren aspaldian ikusi ez bezala", azaldu dute ohar baten bitartez. 

Horrekin batera, behatokiak nabarmendu du Europako Batasuneko tasa (%16,4) txikienetakoa duela Euskal Herriak (%10,4).

"Beharrezkoa da pobrezia, gizarte babesa… neurtzeko metodologia publikoek adostasun sozial eta politiko handiagoa izatea argazki birtualetan ikuspegia gal ez dezagun", gaineratu dute.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.