Gaixotasun fisiko eta psikiko "larriak" dituzten presoak askatzeko eskatu du gaur goizean Etxerat elkarteak, eta horretarako PSE-EEren egoitzaren aurrean presoen senideek elkarretaratzea egin dute, Donostian. Etxekoak "bizirik" nahi dituztela aldarrikatu dute, eta "Espainiako eta Frantziako estatuen espetxe politikak hil" egiten duela deritzote. Guztira, 30 bat lagun egon dira ekimenean.
Haien artean ziren Mikel Zalakain zenaren seme Iñaki eta Igor Angulo zenaren alargun Idoia Muruaga. "Mikel Zalakain 58 urterekin hil zen Martuteneko kartzelan, 1990eko abenduaren 1ean, bihotzekoak jota. Aurretik beste bihotzeko bat izan zuen, baina ez zioten behar bezala tratatu. Hilabete luzeetan, medikuek aholkatutako tratamendua eta asistentzia ukatu egin zizkion kartzelak", esan du Etxeratek. "Igor Angulo, berriz, 2006ko otsailaren 27an urkatua agertu zen Cuencako kartzelan. Aipatu kartzelan bakarturik zuten, ez zegoen beste euskal preso politikorik".
Argazkian, gaurko elkarretaratzea. (Argazki Press)
Euskal presoak
Gaixorik dauden presoak askatzeko eskaera
"Espainiako eta Frantziako estatuen espetxe politikak hil" dituen euskal preso politikoen senideek kontzentrazioa egin dute gaur Donostian PSE-EEren egoitzaren aurrean, Etxeratek deituta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu