Hauek dira Nafarroako Gobernuak Osasunbidean ezarriko dituen neurrietako batzuk.
Medikuen soldata. SMNrekin adostu bezala, hilean 400 euroko igoera ezarriko diete Osasunbideko medikuei.
Administrariak. 11/1992 legearen erreforman, gobernuak ordainsari berezi bat ezarri du Lehen Arretan eta ospitalez kanpoko larrialdietan administrazio lana egiten dutenentzat: soldataren %10ekoa izanen da.
Jaiegun bereziak. LABekin eta UGTrekin adostuta, Osasunbideak ordainsaria emanen die abenduaren 24an, 25ean eta 26an, eta urtarrilaren 1ean, 5ean eta 6an lan egiten duten langile guztiei.
Joan-etorriak. Landaguneetara eta, oro har, iristea zaila den tokietara joan behar duten Lehen Arretako langileek hilean 75 eta 150 euro arteko saria jasoko dute.
Tutoretzak. Mediku egoiliarren tutoretzengatik jasotzen den diru saria handituko dute: egoiliar baten tutore direnek 1.200 euro jasoko dituzte hilean; bi egoiliar dituztenek, 1.440; eta hiru dituztenek, 1.680.
Esklusibotasuna. Ez da esklusibotasunari buruzko puntua aldatu: sare publikoan jarduten dutenei soilik ordainduko diete soldata osagarria.
GAKOAK
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu