Herri galdeketak

Galdeketen antolaketan ez parte hartzeko ohartarazi die Urkijok 34 alkateri

Galdeketa egitekoak diren 34 herrietako alkateei iritsi zaie Carlos Urkijoren gutuna: ohartarazi die uko egin behar diotela galdeketak "aurrera eramateari". Herri eta eskualdeetan sortu diren elkarteek udalen laguntzarik gabe antolatu dituzte galdeketak.

jarraia123492.jpg
2016ko ekainaren 2a
09:05
Entzun

Udalen baliabiderik ezin dela erabili igandeko kontsultetan. Horixe ohartarazteko gutun bana igorri die Espainiako Gobernuaren ordezkariak galdeketa egitekoak diren 34 herrietako alkateei; "ez baliabide materialik eta ezta giza baliabiderik ere". Udalek neutral jokatu behar dutela esan die, gainera: "Alderdi batek independentzia bultzatu dezake, baina Administrazio Publikoak neutral jokatu behar du, Espainiako Konstituzioak esaten duen bezala, eta interes orokorrari jarraituz".

Alkateei esan die beren egitekoa dela "galketa horretatik abstenitzea".

Urkijoren oharrak ez du ezer aldatuko. Izan ere, galdeketak udalen parte hartzerik gabe antolatu dituzte, tokian tokiko elkarteek. Hautetsontziak ere ez dituzte udal eraikinetan jarriko; haien atarietan baizik.

Hain justu, Urkijoren ohartarazpena iritsi ostean, Gure Esku Dago-k bere protokoloaren bi puntu nabarmendu ditu: elkarte pribatuek antolatu dituztela galdeketak, erakunde publikoen esku hartzerik gabe; eta, beraz, galdeketek ez diotela hauteskunde araudiari jarraitu behar.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.