Irudia.San Adrian

GALDUTAKO GAZTEA HILIK AZALDU DA

2011ko apirilaren 30a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
Bilaketa taldeko kideek hilik aurkitu zuten atzo astearte arratsaldean San Adrianen (Nafarroa) Ega urtegira eroritako gaztea. 15 urte zituen, eta Calahorrakoa (Errioxa, Espainia) zen. Lekukoek emandako datuen arabera,harri batean irrist egin eta urtegira erori zen. Gazteak ez zekien igerian, eta lagunak eusten saiatu ziren arren, urak ibaian behera eraman zuen. Desagertu zen lekutik gertu agertu zen gorpua, hiru egun haren bila ibili eta gero.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA