• 1983ko abenduaren 19a. Ramon Oñederra Kattu ustezko etakidea hil zuten, Baionan.
• 1983ko abenduaren 29a. Mikel Goikoetxea Txapela ustezko etakidea tirokatu zuten Baionan. Egun gutxi barru hil zen, Bordelen.
• 1984ko otsailaren 8a. Bixente Perurena eta Angel Gurmido hil zituzten, Hendaian.
• 1984ko otsailaren 25a. Eu-genio Gutierrez Tigre ustezko etakidea hil zuten, Idauze-Mendin.
• 1984ko martxoaren 23a. Xabier Perez Arenaza ustezko etakidea hil zuten, Miarritzen.
• 1984ko maiatzaren 3a. Rafael Goikoetxea hil zuten, Baigorrin.
• 1984ko ekainaren 15a. Tomas Perez Revilla hil zuten, eta Ramon Orbe zauritu, Miarritzen.
• 1984ko azaroaren 18a. Christian Olaskoaga dantzaria hil zuten, Biriatun. Ez zuen loturarik ETArekin, eta GALek hanka-sartzea onartu zuen.
• 1985eko martxoaren 29a. Benoit Pecasteing hil zuten Baionan, Les Pyrenees tabernari eraso egin zioten, eta beste bi lagun zauritu zituzten.
• 1985eko martxoaren 30a. Xabier Galdeano hil zuten tiroz, Donibane Lohizunen.
• 1985eko ekainaren 14a. Trinkete taberna metrailatu eta Emile Weiss eta Claude Doer hil zituzten. Ez zuten loturarik ETArekin.
• 1985eko ekainaren 26a. Santos Blanco Aitite hil zuten tiroz, Baionan.
• 1985eko abuztuaren 2a. Juan Mari Otegi Txato hil zuten, Donibane Garazin.
• 1985eko irailaren 25a. Monbar taberna metrailatu zuten, Baionan. Joxe Mari Etxaniz, Iñaki Asteasuinzarra, Agustin Irazustabarrena eta Sabin Etxaide hil zituzten.
• 1986ko otsailaren 17a. Christophe Matxikote eta Catherine Brion hil zituzten tiroz. Ez zuten zerikusirik ETArekin.
• 1987ko uztailaren 24a. Juan Carlos Garcia Goena hil zuten bonba itsatsi batekin, Hendaian. Ez zuen ETArekin inolako zerikusirik.
GALen atentatu argitu gabeak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu