Sakabanaketa

Galizian preso daukaten Aitor Lorenteren lagun batek istripua izan du bisitatik bueltan

Aitor Lorente preso bilbotarraren adiskide batek errepide istripua izan zuen joan den larunbatean, Curtisko (Galizia) kartzelan hura bisitatu ondoren etxera bueltan zela. Minik ez du hartu, baina autoa guztiz txikituta geratu da. Istripu horiek sakabanaketaren ondorio direla salatu du berriro Etxerat-ek.

2006ko maiatzaren 4a
15:11
Entzun
Etxerat-ek emandako azalpenen arabera, Ribadeon (Lugo, Galizian) izan zuen ezbeharra Lorente presoaren lagun horrek: auto ilara handia zegoen, eta beste bat atzetik jo zuen. Minik ez zuen hartu, baina autoa guztiz hondatu zitzaion. Euskal Herritik espetxe horretara 765 kilometro daudela azpimarratu du Etxerat-ek, eta presoen senide eta lagunen istripuak urruntze eta sakabanaketa politikaren ondorio direla.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.