Atzo gertatu zen istripua 20:30 inguruan. Zigor Blancoren neskalaguna, Josu Amantesen lagun bat, Jesus Gomezen lagun bat eta Txomin Troitiñoren lagun bat Galiziara zihoazen gaur presoak bisitatera. Leongo autopistan, baina, txakur handi bat gurutzatu zitzaien errepidean, eta eurek gelditzen saiatu ziren arren, ezin izan zuten saihestu eta bere aurka kolpatu ziren.
Autoan zihoazen lau pertsonek ez zuten minik hartu, baina, kotxeak kalte materialak izan zituen. Istripua izan zuten lekura Guardia Zibila joan zen parte egitera. Etxeratek salatu du ordubete inguruz bertan izan zituztela han paperak eskatuz, eta autoan zeramaten guztia (presoentzat ziren paketeak barne) goiti-behera miatu zietela. Ondoren, bidaiaren jarraitu ahal izan zuten, eta gaur bisitak egin ahal izan dituzte euren senide eta lagunekin.
Etxeratek salatu du sakabanaketaren ondorioz senide eta lagunek pairatzen duten seigarren istripua dela. Hamabost lagunek izan dituzte istripu hauek. Sakabanaketarekin amaitzeko eskatu du horregatik, eta presoen eskubidea Euskal Herrian egotea dela azpimarratzeaz agin, senideen eskubidea dela ere gaineratu du.