Karlos Garaikoetxeak bera lehendakari izan zeneko garaiak ekarri ditu gogora, eta orain 25 urte kulturalki, ekonomikoki eta beste hainbat arlotan zegoen krisia aintzat hartuta, eta Estatuak hemen sortzen zen aberastasunaren %70-a berarentzat jasotzen zuela aintzat hartuta, "estatutu hau ez edukitzeko erabakia hartu ez bagenu, ez dakigu egun ze Euskal Herri ezagutuko genuen", azpimarratu du.
Ibarretxe plana hiru alderdik osatzen duten Gobernu baten plana dela esan du Garaikoetxeak, gutxi asko, eta gutxieneko batzuetan ados jartzeko ahaleginak egin behar izan dituztela azpimarratu du. "Hau ez da Eusko Alkartasunaren plan bat, gu haratago joango baikinateke", adierazi du. Datorren larunbatean Ibarretxe planaren lege proposamena onartuko da, eta ezker abertzaleak Ibarretxe planaren aurka joateko autoa egiten badu, "irteerarik gabeko kalezulo batean sartuko gara", esan du.
Politika