Garcia Gaztelu eta Gallastegi epaitzen ari dira Auzitegi Nazionalean

Manuel Zamarreño PPko zinegotzia hil izana leporatzen diete.

Xabier Garcia Gazteluren kontrako epaiketa
Garcia Gazteluren kontrako beste epaiketa bat, artxiboko irudi batean. FERNANDO ALVARADO / EFE
gotzon hermosilla
2024ko urtarrilaren 24a
10:15
Entzun

Hasi da Espainiako Auzitegi Nazionalean Xabier Garcia Gaztelu eta Irantzu Gallastegi euskal presoen kontrako epaiketa, Manuel Zamarreño PPko zinegotzia hil izana leporatuta. Fiskaltzak 120 urteko espetxe zigorra eskatzen du bakoitzarentzat.

Fiskaltzaren akusazioaren arabera, 1998ko ekainaren 25ean Garcia Gazteluk eta Gallastegik lehergailu bat jarri zuten motor batean Errenteriako kale batean (Gipuzkoan), eta leherrarazi egin zuten Zamarreño parean igaro zenean. Zamarreñoren bizkartzain lanak egiten zituen ertzaina ere zauritu egin zen leherketa hartan.

Zamarreñoren alaba Naiara Zamarreño elkarrizketatu dute Radio Euskadin, eta han azaldu du epaiketa 25 urte geroago egitea «berandu» dela, baina, hala ere, «egia eta justiziarako eskubidea» beteko dela horrekin. Haren hitzetan, epaiketa egitea lagungarri suertatuko zaie Zamarreñoren senitartekoei etapa bat itxi eta aurrera egiteko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.