Garesen bildu da Eledunen Batzordea

2022ko maiatzaren 31
00:00
Entzun
Garesek forua jaso izanaren 900. urteurrena beteko du aurten, eta efemeride berezi horren aurrean udalakNafarroako Parlamentua gonbidatu zuen atzo bertan Eledunen Batzordea elkartu zedin. Oihan Mendo alkateak eskertu egin zion keinu hori Unai Hualde parlamentuko presidenteari. Ekainaren 13an, berriz, Zangozan bilduko da Eledunen Batzordea.

Atzo, tramitean aurrera egin zuen Nafarroako Gobernuko hiru alderdiek maiatzaren hasieran aurkeztutako lege proiektuak, motibazio politikoko biktimen legea garatzeko eta kalte ordainak zehazteko. Batzordeetan eztabaidatukoda lege proposamenaren edukia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.