ingurumena

Garoña itxi egingo dute, "arrazoi ekonomikoengatik"

Espainiako Industria Ministerioak jakinarazi du ezin dituela legezko epeak bete zentral nuklearraren baimena luzatzeko, eta ixteko arrazoiek ez dutela zerikusirik segurtasun nuklearrarekin.

2013ko ekainaren 19a
15:24
Entzun

Uztailaren 6a baino lehen egingo du itxieraren jakinarazpena, Espainiako Industria Ministerioak. Itxierarekin zerikusia duten zergatiak aztertzen ari da orain. "Ustiaketa behin betiko amaitzeko erregulazioarekin zerikusia duten arrazoiak aztertzen ari gara, segurtasun nuklearrarekin zerikusia ez duten arrazoiengatik itxiko baita. Ekonomia da arrazoi bakarra", ziurtatu du Jose Manuel Soria Industria ministroak.

Arantza Tapiak, Jaurlaritzako Garapen Ekonomikoko sailburuak, "zuhurtzia" eskatu dio Soriari, azalpenak emateko orduan, eta "argi eta garbi" esan dezala itxi egingo dutela, bere hitzek interpretaziorako aukera ematen dute eta. Ana Oregi Ingurumen sailburuak ete "kezka" agertu du Soriak egin dituen adierazpenek iradoki dezaketenaz.

Joan den maiatzaren 16an Nuclenorrek, Garoñaren arduradunak, uztailaren 6an itxiera ezartzen zuen dekretua aldatzeko eskatu zion Industria Ministerioari, beste urtebete luzatzeko epea, eta eskaera horri ezin izan diola erantzun esan du Soriak Espainiako Kongresuko kontrol saioan. "Uztailaren 6a baino lehen eman beharko du ministerioak behin betiko ixteko agindua".

Pedro Azpizu EAJko diputatuak Garoñari buruz egindako galderari erantzuterakoan eman du berria Soriak. Azpiazuk aitzakitzat jo ditu bere garaian Nuclenorrek argudiatu zituen arrazoi ekonomikoak.

Joan den maiatzaren 24an CSN Segurtasun Nuklearraren Kontseiluak jarduera baimena luzatzeko bidea jarri zion Garoñari. Behin betiko ixteko agindua 2009an eman zuen Jose Luis Rodriguez Zapateroren gobernuak, baina PPren gobernuak baliogabetu egin zuen erabakia. Nuclenorrek, orduan, baina, luzapena eskaerari uko egin zion energiaren legeak jasotzen dituen neurri fiskalen gaineko tasa berriak ordaindu behar bazituen. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.