Garoñako zentral nuklearra (Burgos, Espainia) ixteko manifestazioa egingo dute maiatzaren 30ean Gasteizen (19:00etan). Eguzki talde ekologistak egin du manifestazioan parte hartzeko deia "ekintza zehatzen bidez aurre egiteko garaia" dela adieraziz.
Talde ekologistak Garoñako zentral nuklearrak apirilaren 1, 6 eta 23an izan zituen geldialdi ez programatuak salatu ditu eta horiek zentralak duen egoera "jasangaitza"ren ondorioa izan direla esan du.
1970ean sortu zuten zentral nuklearra, eta Espainiako Segurtasun Kontseiluak datorren uztailaren 5a baino lehen erabaki beharko du haren jarduera beste hamar urtez luzatuko duen edo itxi egiten duen. Nuclenor enpresak kudeatzen du -Endesa eta Iberdrola dira Nuclenorreko kide-, eta luzapena galdegin du.
gizartea
Garoñako zentral nuklearraren itxiera eskatzeko manifestazioa egingo dute hilaren 30ean
Gasteiztik (19:00etan) abiatuko Eguzki talde ekologistak antolatu duen manifestazioa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu