Garoña ixteko ituna sinatu dute Espainiako zenbait alderdi politikok

2015eko apirilaren 30a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
BURGOS. Garoñako zentral nuklearra ixteko akordioa sinatu dute PSOE, IU, Podemos, Equo eta PCASalderdiek. Ecologistas en Accion taldeak proposatutako akordioaren bidez, Garoña ixteko neurriak adostu dituzte. Garoña kudeatzen duen Nuclenor enpresa Espainiako Segurtasun Nuklearreko Kontseiluaren erantzunaren zain dago, zentrala 2031ra arte zabalik mantentzeko lizentzia eskatu baitu. Espainiako ministroen kontseiluaren esku geratuko da azken erabakia.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA