Garoñak zabalik jarraitzea, eztabaidagai Gasteizen
GASTEIZ. Mozio bat aurkeztu dute Gasteizko Udalean EAJk, Bilduk eta PSE-EEk, Garoñako zentral nuklearra 2019ra arte zabalik izateko asmoaren aurka. Salatu dute ministerioaren erabakia «arrisku onartezina» dela inguruko biztanleentzat, zentralak 40 urte baino gehiago daramatzalako martxan. Industria Ministerioak asteon ezeztatu du 2013an ixteko erabakia.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu