Garoñako zentral nuklearra behin betiko ixteko eskaria aurkeztu dute Berdeek

Berdeen ordezkariak eskaria aurkezteko bidean. JON HERNAEZ / ARGAZKI PRESS.
Erredakzioa
Bilbo
2011ko martxoaren 23a
00:00
Entzun
Garoñako zentrala (Burgos, Espainia) «segurua» ez dela argudiatuz, behin betiko ixteko eskatu dute Berdeek; eskari formala Bilbon Espainiako Gobernuak duen ordezkaritzan aurkeztu zuten atzo. Aditzera eman dutenez, Japonian Fukushimako zentralean jazo berri den ezbeharrak argi utzi du Garoñakoa ere —klase bereko zentrala— arriskutsua dela.Berdeen ordezkari Florent Marcellesik gogora ekarri du 40 urte daramatzala martxan Garoñako zentralak eta arazoak dituela: «Pitzadurak, korrosioa eta pieza zaharrak». Horrez gain, Garoñaren aurkako koordinakundeak manifestazioa egingo du igandean zentralaren aurrean bertan, gauza bera eskatzeko. 12:00etan izango da. «Itxiera are beharrezkoagoa eta presazkoagoa da Japonian gertatukoaren ostean». Nuklearrik gabe bizitzea «posible eta komenigarria» dela aldarrikatuko dute. «Ez da bidezkoa mehatxu nuklearrarekin bizitzea». Larunbatean, zentralaren aurkako manifestazioa egingo du Araba Garoñarik Gabe elkarteak, 19:00etan, Andre Mari Zuriaren plazatik abiatuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.