Garoñaren aurkako helegiteari eutsiko dio Gasteizko alkateak

2012ko uztailaren 10a
00:00
Entzun
GASTEIZ. Bere alderdiaren jarrera ofizialaren kontra bada ere, Garoñako zentral nuklearraren jarduna luzatzeari helegitea jartzeko asmoari eutsiko dio Javier Maroto Gasteizko alkateak. PPren arrazoiak ulertzen dituela esan du Marotok, baina ez datorrela bat arrazoi horiekin. Ez du zehaztu noiz aurkeztuko duten helegitea, baina laster izango dela adierazi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.