Istripua

Garraiolari bat hil da Irunen, gidatzen zuen kamioia AP-8 autobidean iraulita

Hiru sindikatuak aurten errepidean hil den hirugarren garraiolaria dela esan du, eta kamioietan xingola beltza jartzera deitu ditu garriolariakk.

2011ko apirilaren 18a
12:36
Entzun 00:00:0000:00:00

Bart gauean garraiolari bat hil da Irunen, gidatzen zuen kamioia iraulita. Berarekin zihoaz lankidea zauritu egin da. Istripuaren ondorioz AP-8 autobidea itxita geratu da Bilborako norabidean, eta Ertzaintza trafikoa GI-636 errepidetik desbideratzen ari da. Autoak zeramatzan kamioiak, eta oraindik argitu ez diren arrazoiengatik autobidetik atera eta irauli da. 

Hiru sindikatuaren arabera, aurten Euskal Herriko errepideetan hiltzen den hirugarren garraiolaria da, eta datozen 24 orduetan kamioietan xingola beltza jartzera deitu ditu garraiolariak. Garraiolari asko autonomoak direnez, lan istripu eta gaitzen aurrean ez dutela behar bezalako babesik salatu du.

Espainiako estatuan hildako gehien dituen sektorea garraioarena dela nabarmendu du Hiruk, eta hildako horiek lan istripu bezala zenbatuko balira, kopurua %150 haziko litzatekeela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.