Gizartea

Garzonek 19 hobi irekitzeko agindu du, 36ko gerran eta frankismoan desagertutako kideak daudelakoan

Fiskaltzak erabakiaren aurkako helegitea sartuko du, Espainiako Auzitegi Nazionalak halako kasuak ikertzeko eskumenik ez duela argudiatuta.

2008ko urriaren 16a
19:16
Entzun 00:00:0000:00:00
Baltasar Garzon Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak Espainiako Gerran (1936-1939) eta frankismoan (1939-1975) desagertutako kideei buruzko ikerketa abiatua du, eta "lehenbailehen" hemeretzi hobi irekitzeko agindu du, desagertu batzuen gorpuak horietan daudelakoan -haien artean, Federico Garcia Lorca poetarena-.

Granada, Kordoba, Toledo, Burgos, Leon, Huelva eta Madril herrialdeetan daude hobi horiek, denak ere Espainian.

Fiskaltza neurri horren kontra azaldu da, eta helegitea sartuko du. Haren ustez, Auzitegi Nazionalak ez du eskumenik halako kasuak ikertzeko. PP ere aurka dago. Jose Luis Rodriguez Espainiako Gobernuko presidenteak "errespetua" agertu du epailearen erabakiarekiko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.