Ostiral eguerditik gaur arte inkomunikatuta egon da Lizaso, Espainiako Poliziaren esku. 14:00ak aldera atera da Auzitegi Nazionaletik, eta han bertan senide eta lagunei agertu dienez atxilotze aldia "gogorra" izan dela; areago "torturak" jasan dituela zehaztu dio =l Uztarria ==http://www.uztarria.com/albistiek/1108387979=-ri: besteak beste, kolpatu egin dutela eta ileetatik tiraka ibili dutela.
Asteazkenean abiatutako operazioaren barruan, 19 euskal herritar atxilotu dituzte. Sei aske geratu dira; hamaika espetxeratzeko agindu du Garzonek; azken biek —Xabier Perez eta Ieltxu Lopez Aberasturi— inkomunikatuta jarraitzen dute.
Polizia operazioa