Baltasar Garzon Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak Batasuna, EHAK eta EAE-ANVren kontrako sumarioa itxitzat eman du, gaur. Zigor arloko bigarren salaren esku utzi du prozesua eta horrek epaiketa egin ala ez erabaki beharko du. Guztira, 43 auzipetu daude, ETAko kide direla leporatuta.
Epaileak sumario honetatik kanpo utzi ditu auzipetutako batzuk. Rufi Etxeberria, Juan Kruz Aldasoro eta Joseba Permach Batasunako kideak beste auzi batengatik epaituak izateko zain daudelako. Hirurei, "ETAren agindupean" aritzea eta herriko tabernen bitartez hura finantzatzea leporatzen die Auzitegi Nazionalak. Xabier Larralde, Aurore Martin eta Jean-Claude Agerre Batasuneko mahai nazionaleko kideak, berriz, ez dira epaitegira aurkeztu.
Hiru alderdiak legez kanpo utziak ditu Espainiako Justiziak: Batasuna 2003an eta EHAK eta ANV 2008an -irailean-.
43 auzipetuak
1.- Jose Manuel Jurado Torvisco
2.- Eusebio Lasa Altuna
3.- Imanol Iparragirre Arretxea
4.- Joana Regueiro Martinez
5.- Angel Mari Elkano Etxebeste
6.- Asier Imaz Telleria
7.- Mikel Garaiondo Bastida
8.- Tomasa Alejandro Gordaliza
9.- Pernando Barrena Arza
10.- Arantxa Santesteban Perez
11.- Haizpea Abrisketa
12.- Ibon Arbulu Renteria
13.- Karmele Aierbe Mugika
14.- Maria Teresa Diaz de Heredia Ruiz de Arbulu
15.- Marije Fullaondo La Cruz
16.- Jon Kepa Garai Vales
17.- Mikel Etxaburu Osa
18.- Ana Lizarralde Palacios
19.- Aner Petralanda Mugarra
20.- Juan Joxe Petrikorena Leunda
21.- Patxi Urrutia Jauregi
22.- Mikel Zubimendi Berastegi
23.- Nuria Alzugarai Garcia
24.- Egoitz Apaolaza Goena
25.- Iñigo Balda Calonge
26.- Gorka Diaz Martin
27.- Unai Fano Aldasoro
28.- Maite Fernandez Labastida Amurrio
29.- Aitor Aranzabal Altuna
30.- Joseba Zinkunegi Garmendia
31.- Alazne Arozena Oruezabal
32.- Kepa Bereziartua Perez
33.- Ino Galparsoro Marcaide
34.- Peio Galvez Itarte
35.- Antton Gomez Lorente
36.- Gorka Murillo Etxeberria
37.- Asier Arraiz Barbadillo
38.- Ignazio Olalde Arana
39.- Juan Karlos Ramos
40.- Sonia Jazinto
41.- Jesus Mari Agirre
42.- Nekane Erauskin
43.- Karmele Berasategi
politika
Garzonek Batasuna, EHAK eta ANVren aurkako sumarioa itxi du, eta orain epaiketa egin ala ez erabaki beharko dute
Auzitegi Nazionaleko zigor arloko bigarren salari dagokio erabaki hori hartzea. Guztira, 43 auzipetu daude.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu