Politika

Garzonek gerran eta frankismoan desagertutako lagunen zerrenda eskatu du

Espainiako Estatuko 22.827 elizetara sartu ahal izango du Poliziak, hildakoei buruzko liburuak jasotzera.

2008ko irailaren 1a
19:00
Entzun
Baltasar Garzon Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak Espainiako Gerran (1936-1939) eta frankismoan (1939-1975) desagertu ziren pertsonen zerrenda eskatu du, gaur jakin denez. Eroritakoen Araneko -Madrilen dago-, Administrazioko Artxibo Nagusiko, Elizaren Konferentziako eta Memoria Historikoko Dokumentazio Guneko arduradunei eskatu die zerrenda, errolda osatu eta jakiteko gertaerak ikertzeko eskumenik baduen. Joan den ekainean Espainiako Gobernuko Ministerios Barne eta Defentsa ministerioei txostenak eskatu zizkien.

Epailearen aginduaren arabera, Polizia Judizialak Espainiako Estatuko 22.827 elizetara sartu ahal izango du, hildakoei buruzko liburuak jasotzera.

Hainbat lekutan lurperatu zituzten lagunen zerrenda ere nahi du Garzonek eta, besteak beste, Granada, Cordoba, Sevilla eta Madrilgo alkateei zerrenda eskatu die.

Desagertutako pertsonen senideen zortzi elkarteri datuak galdegin dizkie, halaber. Elkarteek 30.000 lagun desagertu zirela salatu izan dute; Euskal Herrikoak ziren haietako asko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.