Espainiako Gobernua Baltasar Garzon Espainiako Auzitegi Nazionaleko epailearen erabakiaren zain dago EHAK eta EAE-ANVren legez kanporatze prozesua has dadin eskatzeko; haren txostena jaso bitartean ez du halakorik eskatuko. Hori adierazi du gaur Maria Teresa Fernandez De la Vega Espainiako Gobernuko bozeramaile eta presidenteordeak.
Garzonen txostena jaso bezain laster erantzungo dutela azaldu du De la Vegak, “datu horiek diruditena ondorioztatzen badute”. Espainiako Ministroen Kontseiluak orduan, “eman beharreko aginduak emango dizkie Espainiako zerbitzu juridikoei”.
De la Vegaren arabera, Gobernuak ez du baztertu Espainiako hauteskundeen aurretik EHAK eta EAE-ANV legez kanpo uzteko asmoa -martxoaren 9an izango dira boz horiek-. Espainiako Gobernuak “legea eskuetan” duela erantzuten du haren iritziz, "eta ez denboraren arabera”.
Politika