Aban Pearl plataforma hondoratu da gaur goizaldean Venezuelako kostatik gertu, baina Hugo Chavez presidenteak esan duenez, hango 95 langileak onik atera dituzte, eta hondoratzeak ez dio kalterik eragin ingurumenari. "Ez dago gasa isurtzeko arriskurik. Plataforma putzutik deskonektatu dugu, eta segurtasun maskorrak martxan jarri dira", argitu du Rafael Ramirez Energia ministroak. "Kasu hauetarako diren jarraibideak abiatu ditugu". Dena den, armadaren hainbat patruila joan dira eremua begirartzera.
Joan den astean plataforma horren inguruan hitz egin zuen Jorge Giodani Plangintza ministroak esanez, "harrotasunerako arrazoi" dela plataforma Venezuelako ingenieriarentzarentzat. Petroleos de Venezuela estatuaren konpainiarena da plataforma.
Arduragabekeria, Mexikoko Golkoan
Mexikoko Golkoan joan den apirilaren 20an isuri zen petrolioren inguruan gero eta indar gehiago hartzen ari dira axolagabekeria zantzuak. Besteak beste, plataformaren leherketa izan zen bezperan, segurtasun neurriak ez zirela behar bezala zaindu esaten duten frogak daude. The Wall Street Journal egunkariak atzo kaleratutako informazioaren arabera, BP British Petroleum konpainiak plataforman zituen lanekin amaitzea erabaki zuen, nahiz eta jakinaren gainean zegoen, putzura gasa filtratu zela.
Bien bitartean, BP petrolio isuriaren gainean jartzeko kaxa berriaren xehetasunetan lanean ari da.
mundua
Gas plataforma bat hondoratu da Venezuelako kostatik gertu
Goizaldean hondoratu da Aban Pearl plataforma, eta hango 95 langileak onik atera dituzte. Venezuelako agintarien arabera, hondoratzeak ez dio kalterik eragin ingurumenari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu