Gasolio profesionalaren kontzeptua onar dezan eskatzen diete nekazariek Espainiako Gobernuari: zergarik aplikatu gabeko erregaia eta BEZ murritzekoa, hartara litro bakoitzaren kostua 55 zentimokoa izan dadin (70 zentimo da egun).
EHNEko kideek agertu dutenez, gasolioaren prezioa asko igo da azken hilabeteetan, eta harekin batera ongarriena eta argindarrarena. Aldiz, euren produktuen salmenta prezioa merketu egin dela salatu dute, nahiz eta gero kontsumitzaileei saltzen zaien prezioa garestitu. Horregatik guztiagatik, galera handiak izaten ari direla agertu dute.
EHNEk, Espainiako Estatuko beste hainbat nekazari elkarterekin bat eginda, lau asteko epea eman dio Madrili beren eskaerak onartzeko. Gainerakoan, traktoreekin errepideak trabatu eta Espainiako Estatua erabat "geraraziko" dutela egin dute mehatxu.
Erregaiaren igoera
Gasolioaren garestitzeagatik laguntzak eskatzeko mobilizazio gogorrak egiteko prest dira nekazariak
Baldin eta Espainiako Gobernuak erregaiaren garestitzeari aurre egiteko neurriak hartzen ez baditu, mobilizazio gogorrak egingo dituztela iragarri du EHNE Euskal Herriko Nekazarien Elkarteak. Traktoreak atera eta errepideak trabatzeko prest daudela iragarri dute. Espainiako Estatuko beste hainbat nekazari elkarterekin batera egingo lituzkete protesta horiek. Dena den, lau asteko epea eman diote Madrili neurriak har ditzan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu