Gasteizen eta Donostian, presoen eskubideen alde

Sareren Donostiako agerraldia, atzo, kultur munduko artistekin. GORKA RUBIO / ARP.
2017ko ekainaren 15a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
Euskal presoen eskubideen aldeko bi hitzordu izango dira larunbatean: Gasteizen, Ireki ekinbidearena, eta Donostian, Sarerena. Atzo, Urko abeslariak egin zuen Sareren ekitaldietan parte hartzeko deia, kultur munduko hainbat pertsonaren izenean. «Ideologien gainetik», Madrili eta Parisi eskatu nahi diote urruntze eta sakabanaketa politika amaitu, gaitz larriak dituzten presoak askatu eta «euskal preso asko bizi osorako espetxeratzen dituen salbuespen legedia» bertan behera uzteko. 16:00etatik aurrera izango dira ekitaldiak, Donostiako Zuloaga plazan.

Gasteizen, manifestazioa egingo dute Ireki ekinbideak deituta: 11:00etan, Arangiz eta Otazu herrietatik Gasteizko erdialdera, eta, 12:30ean Correoseko plazan bat egin ostean, Martxoaren 3ko plazan egingo dute ekitaldi nagusia. Sinadurak biltzen aritu dira Irekikoak, eta emaitzak jakinaraziko dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.