Gizartea

Gasteizen familia bateko lau kide erietxera eraman dituzte, etxean gasa arnasteagatik

2008ko irailaren 2a
10:12
Entzun 00:00:0000:00:00
Gasteizko familia bateko lau kidek gasa arnastu dute gaur goizean euren etxean, eta laurak Txagorritxu erietxera eraman behar izan dituzte. Senar-emazteak -51 eta 36 urtekoak, hurrenez hurren- eta bederatzi urteko semea eta seiko alaba eraman dituzte ospitalera. Medikuek oraindik ez dute esan zer moduz dauden.

Santo Domingo kaleko etxe batean bizi dira, parte zaharrean, eta goizeko lauretan izan da gertaera. Suhiltzaileen arabera, butano galdara matxuratua egoteagatik gertatu da agian ezbeharra. Orain, etxeko leiho denak irekita edukitzeaz gain, karbono monoxidoaren neurketa lanak egiten ari dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.