Bi gizon atxilotu dituzte asteburuan Gasteizen, indarkeria matxistari lotuta. Batetik, Udaltzaingoak 24 urteko gizonezko bat atxilotu zuen larunbatean. 3:30ak aldera, Herrandarren kaletik deitu zieten udaltzainei, bikotekideak eraso egin ondoren etxetik alde egindako emakume bat bertan zegoela esanez. Udaltzainek emakumeari etxera lagundu zioten. Hara iritsita, gizonezkoak ziurtatu zuen eztabaida bat soilik izan zutela, baina emakumeak beso batean eta lepoan zauriak zituenez, genero-indarkeria delituagatik atxilotu zuten. Biktima ospitalera eraman behar izan zuten.
Bestalde, 29 urteko gizon bat atxilotu zuten atzo goizean Gasteizko Frantzia kalean, sexu abusuak egiteagatik. Azaldu dutenez, ukituak egin zizkion andre bati, haren baimenik izan gabe.