MP.A.F. igande eguerdian, ordubi eta erdiak aldera, familiarteko batek hilotz aurkitu zuen, Gasteizen, bere etxean. Ertzaintzako iturriek agertu dutenez, kolpe arrasto nabariak zituen buruan. Senitarteko horrek deituta emakumezkoa artatzera joan ziren osasun zerbitzuetako kideek hilda zegoela eta garun zatiak galduta zituela baieztatu besterik ezin izan zuten egin.
Autopsiak erakutsi du buruko kolpe horiek ez direla istripu baten ondorio izan, baizik eta norbaitek nahita emandakoak. Lehendabiziko ikerketen arabera, Ertzaintzak ez du uste MP.A.F.ren etxean lapurretan egin zutenik.
Heriotza