Gorpuaren autopsiak baieztatu duenez emakumea ez zen lurrera eror eta buruan kolpea hartuta hil, baizik eta hil egin zuten.. 75 urteko andrea pasa den igandean aurkitu zuten hilik bere etxean, Gasteizen. Buruan kolpe arrastoak zituen eta burmuina galdu zuen.
Hiltzailea familiako kide bat izan zitekeela hasieratik pentsatu du Ertzaintzak. Izan ere, etxeko sarrera ez zegoen hertsatua eta ez zuten aurkitu biolentzia arrastorik.
Atxilotutako gizonezkoa Gasteizko erretegi bateko nagusia da, eta hilketan parte hartu zuela ukatu egin du.
Hilketa