Gorpuaren autopsiak baieztatu duenez emakumea ez zen lurrera eror eta buruan kolpea hartuta hil, baizik eta hil egin zuten. 75 urteko andrea pasa den igandean aurkitu zuten hilik bere etxean, Gasteizen. Buruan kolpe arrastoak zituen eta burmuina galdu zuen.
Hiltzailea familiako kide bat izan zitekeela hasieratik pentsatu zuen Ertzaintzak. Izan ere, etxeko sarrera ez zegoen hertsatua eta ez zuten aurkitu biolentzia arrastorik.
Gizon gazte bat atxilotu dute Donostian emaztea jotzeagatik, bigarren aldiz
26 urteko F.H.O. atxilotu du bart goizaldean Ertzaintzak, Donostiako etxebizitza batean, andreari eraso diolakoan. Duela bi urte gauza beragatik atxilotu zuten.
Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak agertu duenez, goizaldeko hirurak aldera andrazko baten deia jaso dute, senarrak eraso diola esanez. Emakumezkoak esandako etxera joan direnean, Jose Maria Salaberria kaleko etxebizitza batera, jipoia jasan duela baieztatu dute. Ondorioz, F.H.O. senarra atxilotu dute.
Aurretik 2004ko martxoan atxilotu zuten gizonezko hori, orduan ere, emazteari tratu txarrak emateagatik.
Emakumeen kontrako indarkeria